martes, 4 de diciembre de 2012

Musika eta dantza laguntzen dute haurren tentsioak deskargatzeko eta honen bitartez musika egokiarekin haurraren kezkak azaleratzea lortu dezakete. Irakasle moduan interesgarria da haurrak duen musika eta dantzari buruzko interesa zabaltzea. Hau garapen fisiko eta intelektualerako oso garrantzitsua da. Dantza eta musika irakaskuntza interesgarria izan behar da haurrarentzako, baina ez dira derrigortu behar hauek txarto har dezaketelako ekintza hauek eta etorkizunean gehiago egin nahi ez izatea.
Dakizuen bezala bideoak partekatzea gustokoa dut hooregatik hona hemen beste bideo bat: Bideo honetan ikusten da eskola bat non ostirala dela adierazteko abesti bat abestu eta dantzatzen duten. Modu honetan ostirala egun berezia dela adierazten dute modu original batean. Gainera ikusten da haurrak disfrutatzen dutela hau egiten. Pentsatzen dut hau egiten dutela ostiralero errutina bat bezala, eta pentsatzen dut oso egokia dela hau burutzea.
Haur hezkuntzan haurren mugimendua oso garrantzitsua dela pentsatzen dut. Honetan psikomotrizitatea landu egiten da normalean. Nik dantza oso gustokoa izanda esan beharra daukat haurrekin ekintza asko egin daitekela musika landuz, gainera oso aberasgarria dela pentsatzen dut. Haurrek txiki-txikitatik gustokoa dute musika eta askotan honen erritmoa jarraitzen saiatzen dira gustora.

Horregatik pentsatzen dut eskoletan dantzatzea oso baliagarria izan daitekela haurra haien gorputza ezagutzeko eta disfrutatzeko.
Dantza egiteko edo edozein kirola burutu baino lehen beroketa egin behar, horregatik garrantzitsua da haurrei honen garrantzia adieraztea.

Zer da beroketa? Edozein jarduera fisiko egiteko asmoa dugunean (kasu honetan saskibaloia), organismoa pixkanaka-pixkanaka jarri behar dugu lanean. Ariketa fisiko bat inoiz ez dugu bat-batean hasi behar, gorputzaren kalterako izan daiteke eta. Beraz, honela definituko dugu beroketa: ekintza, ariketa edo mugimendu multzo bat, esfortzu handi samar bat egin aurrekoa, organismoa fisikoki nahiz psikologikoki egokitzearren.